XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ondo dago eta ez ain ondo

Ondo dago ume batzuk egiten dabena: errekaduren bat egin dabelako, eskupekoa eskeiñi ta ez dabe artu nai izaten.

Geien baten ori izaten da, etxean irakatsi deutsielako, borondatez ta utsean mesedeak egiten.

Bide ona da ori, materialismoaren ordez, biotz-zabaltasuna erakusteko.

Etxebarrin 10 neska-mutil diardue ezkontza aurreko ikasketak (kursilloak) egiten.

Amaika aste bearko ditue, astean egun bat orretarako emonda, oingo ekiñaldia amaitzeko.

¿Bereala ezkontzeko asmotan dagozelako?

Bai, zera!

Ezkontza aurretxoan beste ekitaldi bat egiten da.

Oingo ikasketa orreik gazte guztiak egin bear litukiezenak dira.

Izan be, ezkontz on bat egiteko, gauza askori begiratu bear jakue ta aurretik begiratu be, ez ezkontza aurretxoan bakarrik.

Ezkontza aurretxoan atzera egitea, gauza gatxa da.

Orregaitik, ezkongeietan asi orduko begiak ernai egon bear dira.

Orretarakoxe dira ikasketak, urte batzuk ezkontza aurretik egiten diranak.

Arentzako mutikoa eskolan dabil.

Joan dan baten Abadea dotriñarako eskolara joan zan ta mutiko orri itaundu eutson: -¿Bizitzeko nai-ta-naiezkoa da jatea?

- Bai, Jauna, erantzun eutson mutikoak.

- Eta urdaia jatea ¿nai-ta-naiezkoa da?

- Ez, Jauna.

-¿Zergaitik, ba?

- Beste jateko batzuk be ba'dagozelako - Eta ¿nai-ta-naiezkoa da kristiñau ona izateko Ama Birjiñea maitatzea?

- Bai, Jauna.

- Eta Ama Birjiñea maite izateko ¿nai-ta-naiezkoa ete da Mayatzeko Lorea egiteko Eleizara etortea?

- Ez, Jauna.

-¿Zelan da, ba, ori?

- Beste gauza batzuk be ba'dagozelako Ama Birjiñeari egitekoak.

Ara or, gauzak argi esanda.

Ondo eztagona da Ama Birjiñeagaitik ezer ez egitea, ez Mayatzean, ezta Mayatzetik kanpora be.

Joan dan domekan kanporako eskabidea egin zan Etxebarrin: Sub-normalai laguntzeko 2.400 batu ziran.

Korpusti egunean Bizkaiko beartsuei laguntzeko izango da.

Lentxuago munduko gosedunai laguntzeko.

Mixiñoen alde be bat baño eskabide geiago egiten dira.

Ta ainbat olako eskabide egiten dira Eleizetan.

Igezko partean olako gauzetarako Etxebarritik 40.000 peseta joan ziran.

Olakoa danean, batzuk esaten dabe: Beti iñontzako emoten!

Beste batzuk, ostera, esaten dabe: Emoteko gauza dena, artzeko premiñan dagoana baño obetuago dago.

Autu onetan be agiri dana auxe da: borondate onekoa izatea dala nausi.